Ohar medikoaOharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Errinorrea[1] sudur-hobiei, sinu paranasalei eta errinofaringeari erasaten dien gehiegizko sudur-jarioa da. Normalean mukia jariatzen da, baina zornea ere izan daiteke, eta, kasu larrietan, baita likido zefalorrakideoa ere.[2] Kasu gehienetan errinorrearen tratamendua ez da beharrezkoa eta berez konpontzen da, batez ere infekzio baten sintoma bada. Kasu errepikarietan, adibidez alergiek sortutatakoak, antihistaminikoetan eta kortikoideetan oinarritutako tratamendu medikoak eskuragarri daude.