Funtzio konstante

Matematikan, funtzio konstantea funtzio matematiko mota bat da, beti balio bera hartzen duena, aldagaia edozein izanda ere. Honela adierazten da:

f ( x ) = a {\displaystyle f(x)=a\,}

non a konstantea den.

Aldagai errealeko funtzio errealak

Ikus daitekeenez xy planoko zuzen horizontal bat da, funtzioa ez dago x-ren menpean.

y = f ( x ) {\displaystyle y=f(x)\,}

orduan:

y = a {\displaystyle y=a\,}

non a beti balio bera den. Adibidean, funtzio hauen grafikoak ditugu:

y = 8 {\displaystyle y=8\,}
y = 4 , 2 {\displaystyle y=4,2\,}
y = 3 , 6 {\displaystyle y=-3,6\,}

Menpeko aldagaia (y) ez dagoenez x-ren mendean orduan hau daukagu:

d y d x = 0 {\displaystyle {\frac {dy}{dx}}=0}

y-ren aldakuntza x-rekiko zero da.

Funtzio konstantea x-ko polinomio bat bezala

Polinomio orokor bat, itxura hau daukana:

f ( x ) = i = 0 n a i x i . {\displaystyle f(x)=\sum _{i=0}^{n}a_{i}x^{i}.}

funtzio konstanteak adierazpen hori betetzen du n= 0 denean, 0 mailako polinomio bat da.

f ( x ) = i = 0 0 a i x i . {\displaystyle f(x)=\sum _{i=0}^{0}a_{i}x^{i}.}

honen berdina dena:

f ( x ) = a x 0 = a {\displaystyle f(x)=ax^{0}=a\,}

polinomioaren gai independentea dena.

Ikus, gainera

  • Funtzio polinomikoa
  • Geometria analitikoa
  • Zuzen baten malda

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q746264
  • Commonscat Multimedia: Constant functions / Q746264

  • Wd Datuak: Q746264
  • Commonscat Multimedia: Constant functions / Q746264