Ohar medikoaOharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Gizonen antzutasun
Deskribapena
Mota
male reproductive system disease (en), ugalkortasun eza, Impotentia eritasuna
Espezialitatea
urologia reproductive medicine (en)
Arrazoia(k)
aspermia, ezezaguna oligospermia
Sintoma(k)
Zutitzearen disfuntzioa
Asoziazio genetikoa
Zerrenda
PDE3A (en)
Identifikatzaileak
GNS-10-MK
N46 eta N46.9
GNS-9-MK
606 eta 606.9
DiseasesDB
7772
MedlinePlus
001191
eMedicine
001191
MeSH
D007248
Disease Ontology ID
DOID:12336
Gizonezko-antzutasuna gizonek ugaltzeko duten ezintasuna da. Antzutasunaren eragileak asko dira, organo sexualetako arazoak edo gameto akastunak esaterako.
Eragileak
Gero eta gizon gehiagok sufritzen dute gaur egun antzutasuna. Jendearentzat honek arrazoi ezberdinak izan ditzake. Hauetako arazo bat arropa estuegia eramatearena da, organoak arropa estuz estalita badaude tenperatura handiak egon daitezke eta hori dela eta espermatozoideak hil daitezke. Badago jendea, baita ere, pentsatzen duena kutsadurak zerikusia daukala arazo honetan.
Antzutasun motak
Lehenengo mailako antzutasuna: Bikoteak inoiz ez du modu naturalean haurdunaldirik lortu.
Bigarren mailako antzutasuna: Lehenengo haurdunaldia eta gero bikoteak ez du lortzen bigarren bat izatea. Lehenengo haurdunalditik 12 hilabete pasa behar dira bigarren mailako antzutasuna dela esateko.