Ipar Euskal Herriko udalerrien elkargoak

Egunotan albiste da gertakari hau.
Litekeena da orri honetako informazioa edozein unetan aldatzea, beraz.

Ipar Euskal Herrian udalerriak (communes) elkartzeko hainbat modu daude. Espainiako estatuan ez bezala, Frantziakoan lege batzuen bidez araututa daude kasu gehienetan. Hego Euskal Herriko zerbitzu mankomunitateen, kuadrillen, eskualdeen eta abarren parekotzat har daitezke,[1] desberdintasunak desberdintasun. Esan behar da, hala ere, askotan ez dituztela kontuan hartzen errealitate natural, historiko edo naturalak, eta sarritan eztabaidatuak izan direla.

Berezko fiskalitatea duten HELEP motakoak

Frantsesez établissement public de coopération intercommunale («herriarteko lankidetzarako elkarte publikoak», HELEP edo EPCI), elkargo talde horretan hiru mota deskribatzen ditu frantses estatuko legeak, oro har biztanleriaren tamainaren arabera sailkatuak.

Metropoliak

2010ean sortutako administrazio-egitura da metropolia (métropole). Elkargo mota jendetsuena da. 400.000 biztanle baino gehiagoko guneetarako erabiltzen da. Ondorioz, Ipar Euskal Herrian ez dago mota horretako bat ere.

Hiri elkargoak

Hiri elkargoa (frantsesez communauté urbaine) da udalerri elkargo jendetsu samarra. 250.000 biztanle baino gehiagoko guneetarako erabiltzen da. Ipar Euskal Herrian ez dago mota horretako bat ere.

Hirigune elkargoak

Hirigune elkargoa[2] (frantsesez communauté d'agglomération) biztanle kopuru ertaineko udalerri elkargoa da. Euskal Herrian bi dira:

  • Euskal Kosta-Aturri (frantsesez agglomération Côte basque – Adour; lehen BAB edo communauté d'agglomération de Bayonne-Anglet-Biarritz deitua).
  • Hego Lapurdiko Hirigunea (frantsesez Agglomération Sud Pays Basque).

Herri elkargoak

Herri elkargoa[3] (frantsesez communauté de communes) biztanle gutxien duen udalerri elkargoa da. Ipar Euskal Herrian udalerri gehien-gehienak horietako batean sartuta daude:

Euskal Herriko udalerriek soilik osatuak

Euskal Herriko udalerriren bat dutenak

Bi kasu ditugu; hauetan euskararako izenak proposatu behar dira, beraiek ez baitituzte erabiltzen.

Beste elkargo batzuk

Bidasoz gaindikoa

Erreferentziak

  1. Hala egiten du, esaterako, muturzikin.com webguneak.
  2. Berriak adibidez bigarren kategoriako Euskal Herriko kasu bakarrari "hiri elkargo" deritzo, baina esan bezala lehen mailako kategoria (urbaine) horrela izendatzea egokiagoa izan daiteke; muturzikin.com webguneak "Aglomerazioko Erkidegoa" proposatzen du baina hirurak communauté direnez oraingoz hala uztea izan daiteke zuzenagoa. Terminologia, beraz, erabat finkatu gabe dago.
  3. Euskaraz gehienek "herri elkargo" izena aukeratu dutenez hala erabiltzea dirudi egokiena.
  4. Frantsesez ere, Mixe barik euskarazko toponimoa erabiltzen da.
  5. Honetan ere ibaiaren euskarazko izena frantsesez ere erabilia.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Banaketa administratiboak muturzikin.comen.
  • (Frantsesez) Departamenduko elkargoak frantsesezko wikipedian.[Betiko hautsitako esteka]
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12259672
  • Wd Datuak: Q12259672