Joseph Leonard Goldstein
Joseph Leonard Goldstein | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Kingstree (en) , 1940ko apirilaren 18a (84 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Washington and Lee University (en) University of Texas Southwestern Medical Center (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | genetista, unibertsitateko irakaslea, biokimikaria, biologoa eta medikua |
Enplegatzailea(k) | University of Texas System (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Society Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Amerikako Sozietate Filosofikoa |
Joseph Leonard Goldstein (Sumter, Hego Carolina, AEB, 1940ko apirilaren 18a) estatubatuar sendagile eta genetista da.
Biografia
Washington eta Leeko unibertsitateetan egin zituen ikasketak, eta Texasko hego-mendebaldeko Unibertsitateko Medikuntza Eskolan eskuratu zuen doktoregoa. 1966. urtetik 1968ra Massachusetts General Hospital erietxean lan egin zuen, eta han ezagutu zuen gerora lankide izan zuen Brown sendagilea.
Erietxeko lana amaitu ondoren Washingtongo Unibertsitateko National Heart Instituten bihotzeko eritasunak izateko arriskua areagotzen duten eragile genetikoei buruzko ikerketak egiten jardun zuen; besteak beste The Metabolic Basis of Inherited Disease (1983, "Eritasun Genetikoen Oinarri Metabolikoa") liburua idatzi zuen.
1972. urtean Texasko Unibertsitatera itzuli zen, eta kolesterolari buruzko garrantzi handiko ikerketak hasi zituen Brownekin batera. 1985ean Medikuntzako Nobel Saria irabazi zuten biek, kolesterolaren metabolismoari buruz eta kolesterolak eragiten dituen eritasunen tratamenduari buruz egindako ikerketengatik. Hain zuzen ere, Goldsteinek eta Brownek aurkitu zuten kolesterola arterietan pilatzen dela, eta horrek bihotzekoa izateko arriskua areagotzen duela; hiperkolesterolemia eritasuna ikertu zuten, eta kolesterolaren maila zelulen gainaldeko LDL-hartzaileek kontrolatzen dutela aurkitu zuten; horrela ondorioztatu zuten kolesterol asko duen dieta batek hartzaile horien kopurua murrizten duela eta bihotzekoa izateko arriskua handitu egiten dela.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
- Datuak: Q271424
- Multimedia: Joseph L. Goldstein / Q271424