Konstantinoplako I. kontzilioa
Konstantinoplako I. kontzilioa | ||
---|---|---|
Jatorrizko izena | (grc) Σύνοδος τῆς Κωνσταντινουπόλεως (la) Concilium Constantinopolitanum | |
Mota | kontzilio ekumeniko | |
Denbora-tarte | 381eko maiatza - 381eko uztaila | |
Data | 381 | |
← Nizeako I. kontzilioa Efesoko kontzilioa → | ||
Argumentu nagusia | Hirutasun Arian controversy (en) | |
Kokaleku | Konstantinopla | |
Antolatzailea | Teodosio I.a Handia | |
Partehartzaile kopuru | 150 | |
Parte-hartzaileak | Acacius of Beroea (en) Maruthas (en) Petri Sebastekoa Ulfilas | |
Konstantinoplako I. kontzilioa (Bigarren kontzilio ekumenikoa) 381ean egin zen Konstantinoplan (gaur egungo Istanbul, Turkia), Teodosio I.a Handiak deituta. Kontzilio hau Eliza Katolikoak, Eliza Ortodoxoak, Eliza Luteranoak eta Eliza Anglikanoak onartzen dute.
Aurrekariak
Nizeako I. kontzilioak ez zuen Arrioren teologia guztiz baztertzerik lortu. Teologia horrek Jesukristoren jainko izaera ukatzen zuen eta Nizean gaitzetsi eta debekatu zen arren, Konstantinoplako gotzain Eusebio Nikomediakoaren bitartez indarra hartzen hasi zen berriz ere. Beste alde batetik, mazedoniarrak deituriko beste talde batek Espiritu Santuaren jainko izaera ukatzen zuen, nahiz eta Jesukristo jainkotzat aitortu.
Teodosio I.a Handia agintera heldu zenean eztabaida horiek Elizaren batasuna arriskuan jartzen zuten. Horregatik kontzilioa deitu zuen 383ko maiatza eta uztailerako.
Kontzilioa
Antiokiako Melezio patriarkaren gidaritzapean egin zen kontzilioa. Bertan Ekialdeko Elizetako 150 ordezkari bildu ziren (Mendebaldeko elizetako inor ez zen joan). Konstantinoplako kontzilio honek Nizeako I. kontzilioko erabakiak berretsi zituen, baina bertako sinesmen aitorpenari honako esaldi hau gehituz: Credo in Spiritum Sanctum qui ex Patre per Filium procedit (Sinesten dut Espiritu Santua, Aitarengandik, Semearen bitartez, datorrena). Honela bai arrianismoa, baita mazedoniarren ideiak ere, gaitzetsi zituzten aldi berean.
Kontzilio honetan Konstantinopla "Erroma Berri" izendatu zuten eta bertako artzapezpikua eliza osoaren gailurrean jarri zuten, beti ere Erromako Aita Santuaren azpitik.
Ondorioak
Behin Jesukristoren jainko izaera aitortu ondoren, hurrengo sortuko diren eztabaidak kristologikoak izan ziren (Jesukristoren izaerari buruzkoak). Besteak beste Jesusen baitan Jainko izaera eta giza izaera nola bateratzen ziren aztertu nahi izan zuten. Hori hurrengo kontzilioetako gai garrantzitsuena izan zen.
- i
- e
- a
Zazpi
Kontzilioak
Nizea I (325) · Konstantinopla I (381) · Efeso (431) · Kaltzedonia (451) · Konstantinopla II (553) · Konstantinopla III (680–81) · Nizea II (787) | |
Lehenengo bi kontzilioak onartzen ditu. | |
Lehenengo hiru kontzilioak onartzen ditu. | |
Gehienetan, Lehenengo Zazpi Kontzilioetako lehen lauak onartzen ditu. |
Ekialdeko ortodoxiak onartuak
onartuak
Kanpo estekak
- Datuak: Q179826
- Multimedia: Council of Constantinople / Q179826