Margolan Beltzak

Margolanak Goyaren etxean.

Margolan Beltzak (gaztelaniaz, Las pinturas negras) Francisco Goyak bere bizitzako azken urteetan (1819-1823 bitartean) egindako margolan multzo bati ematen zaien izena da. Ilunak eta hunkigarriak dira, eta Goyak erotasunari zion beldurra eta, garai horretarako, gizateriari buruz zeukan iritzi etsia islatzen dituzte.

Goya, 1819an, 72 urte zituela, Quinta del Sordo (Gorraren Etxea) zeritzon bi solairuko etxera joan zen bizitzera, Madrileko kanpoaldean. Etxeari izena aurreko jabearengatik jarri bazioten ere, Goya bera ia guztiz gorra zen garai hartan, 46 urte zituelarik pairatu zuen eritasun baten ondorioz.

Napoleondar Gerrak pasa ondoren, Goyak jarrera mikatza garatu zuen gizakiarenganako. Bertatik bertara zituen ikusiak izua eta ikara. Bitan egona zen hiltzeko zorian, eta gero eta urduriago eta egonezinago bizi zen, berriz gaixotzeko beldurrez. Horrek guztiak eraman zuen Goya Margolan Beltzak deritzaten lanak egitera.

Olio pinturaren bidez eta egongelako eta jangelako hormetan zuzenean margotuta, gai iluneko koadro hunkigarri eta atsekabetu hauek egin zituen Goyak. Inork ez zizkion eskatu, eta ez ziren etxetik ateratzeko. Baliteke Goyak nahi ez izatea publikoak ikus zitzan. Goyak ez zien izenik eman, eta egungo izenak artearen historialariek emanak dira.

Margolanak

Irudi bat handitzeko, klika ezazu gainean.
  • Saturnok semea jaten
    Saturnok semea jaten
  • Parkak.
    Parkak.
  • Akelarrea
    Akelarrea
  • Borroka makilaka
    Borroka makilaka
  • Bi zahar zopa jaten
    Bi zahar zopa jaten
  • Ametsezko bisioa
    Ametsezko bisioa
  • San Isidroko erromeria
    San Isidroko erromeria
  • Zakurra
    Zakurra
  • Bi zahar
    Bi zahar
  • Gizonak irakurtzen
    Gizonak irakurtzen
  • Judith eta Holofernes,
    Judith eta Holofernes,
  • Emakumeak barrez
    Emakumeak barrez
  • San Isidroko iturrirako prozesioa
    San Isidroko iturrirako prozesioa
  • Leocadia
    Leocadia
  • Buruak paisaia batean, (Hamabosgarren margolana, agian)
    Buruak paisaia batean, (Hamabosgarren margolana, agian)

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1988253
  • Commonscat Multimedia: Pinturas negras / Q1988253

  • Identifikadoreak
  • BNF: 133239926 (data)
  • Wd Datuak: Q1988253
  • Commonscat Multimedia: Pinturas negras / Q1988253