Puntu eta koma

Artikulu hau puntuazio zeinuari buruzkoa da; telesailari buruzko artikulua ikusteko, ikus «Puntu Koma».

Puntu eta koma ( ; ) bertikalean lerrokatuta dauden puntu bat eta koma batek adierazitako puntuazio zeinua da. Puntuak baino geldiune txikiagoa adierazten du, baina komak baino handiagoa.

Honako kasuetan erabiltzen da, besteak beste:

  • Komek bereizitako osagaiak multzokatu eta anbiguotasunak saihesteko. Adibidez: helduak, gurasoak zein irakasleak; ikasleak, bai haurrak bai nerabeak, eta bestelako bisitariak hurbildu ziren festara.
  • Kausa eta ondorioa lotzeko, puntu eta koma zein bi puntuak erabil daitezke. Har ezazu aterkia; bustiko zara.
  • Puntua erabili nahi ez eta koma ahulegia denean. Ez naiz segur; izan ere, wikipediak kontrakoa dio.

Informatikan, programazio lengoaia askotan, agindu bakoitzaren amaiera adierazteko erabiltzen da.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q104394
  • Commonscat Multimedia: Semicolons / Q104394

  • Identifikadoreak
  • BNF: 17780557b (data)
  • LCCN: sh85119889
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q104394
  • Commonscat Multimedia: Semicolons / Q104394


Ikurrak

Puntuazio markak

' apostrofoa • / barra • : bi puntu • · erdiko puntua • ... etenpuntuak • ? galdera-marka • {} giltzak • ! harridura-marka • , koma • “” komatxoak • [] kakoak • – marra • - marratxoa • ¶ paragrafo zeinua • () parentesiak • . puntua • ; puntu eta koma • § sekzio zeinua

Beste ikur batzuk

@ a bildua • \ alderantzizko barra% ehuneko ikurra* izartxoa~ tileta# traola& et ikurra